Aurkezpena eta batzordeak

Aurkezpena eta batzordeak

Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen XXII. Biltzarra 

Donostia-San Sebastián.

2021eko maiatzak 7

 

Bazkide eta lagun estimatuok,

SEDyNEko Zuzendaritza Batzordeak egindako enkargua jasoz, planteatu dugu gure urteko biltzarra datorren maiatzaren 7an –ostirala- egitea.

Era horretan, jarraipena emango diogu SEDyNEren urteko Biltzarrari; izan ere, gogoan izango duzuenez, iazkoa ezin izan zen egin, azken unean, COVID-19aren pandemiaren hasierako inguruabarren eraginez.

Gogo handia dugu gure urteko bilera egun horretan egiteko, eta iazko egitarauan ageri ziren hizlari berberen lankidetza dugu.

Era horretan, antzeko ekitaldi zientifiko bat egingo dugu, honi atxikita bidaltzen dizuedan aurretiko egitarauaren arabera.

Oraindik ere alderdi tekniko batzuk zehaztu behar badira ere, printzipioz biltzarra “online” egingo da; izan ere, badirudi hori dela formatu egokiena, bertaratze presentziala saihesteko eta, aldi beran, interesatu guztien parte-hartzea ahalbidetzeko.

Eskertu nahi dugu hizlari eta moderatzaileen jarrera bikaina, eta datozen egunetan beste xehetasun batzuk zehaztuko ditugu.

Izena emateko kuotari dagokionez, aurreko biltzarraren prezioari eutsiko zaio.

Pentsatu dugu biltzarra ordutegi laburrago batean egitea, goizean, gutxi gorabehera 9:00etatik 14:30era.

Logikoa denez, hitzaldiak apur bat laburragoak izango dira, eta nabarmen murriztu dugu komunikazioetara zuzendutako ordutegia, zeren Batzorde Zientifikoak saritutako komunikazioak soilik azalduko baitira. Komunikazioen laburpenak bidaltzeko azken eguna 2021eko martxoaren 29a izango da.

Animatu nahi zaituztegu bai Biltzarrean parte hartzera eta bai zeuen lan edo ikerketen ekarpenak bidaltzera. Iaz azaldu ez ziren komunikazioak mantendu daitezke, egokitzat jotzen baduzue.

Aldez aurretik eskertu nahi dugu babesleen lankidetza, zeren urtez urte, euren ekarpenekin, bilera zientifiko hau erraztu eta ahalbidetzen baitute.

Gogo handia dugu berriz elkarrekin egoteko, nahiz eta oraingo egoeragatik ezinezkoa den presentzialki izatea, geuk nahi genukeen moduan. Edonola ere, jardunaldi zientifiko atsegin bat izango da, eta bidea emango du guztiontzat hain beharrezkoa den lotura hori mantentzeko eta gure Elkartearen jarduerekin jarraitzeko.

Ondo izan eta aldez aurretik esker mila zuen laguntzarengatik.

 

Miguel Mª Goena Iglesias

Batzorde Antolatzailearen Zuzendaria

SEDyNEren 2021eko Biltzarra

BATZORDE ANTOLATZAILEA

Presidentea:
Miguel Mª Goena Iglesias

Idazkaria:
Maite Aranburu Calafel

Diruzaina:
Adolfo Garrido Chercoles

Batzordekideak:
Ismene Bilbao Garay
Nerea Egaña Zunzunegui
Cristina Elías Ortega
Cristina García Delgado
Concepción González Villarreal
Susana Ibáñez Pardos
Miren Intxauspe Lopetegi
Lluis Jordana Pagés
Jorge Rojo Álvaro
Inmaculada Venegas Nebredo
Alfredo Yoldi Arrieta 

BATZORDE ZIENTIFIKOA

Presidentea:
Yolanda García

Batzordekideak:
Rebeca Sánchez
Leire Isasa
Marta Camarero
Maite Guimón
Josu Pérez
Miguel Mª Goena
Maite Aranburu